Beñat

  Barandiaran

MUSIKARIA ETA GITARRA IRAKASLEA.

Tenpora taldeko eta Drindots taldeko partaidea.

Egun gitarrako irakaslea da Lazkaoko musika eskolan.

Harkaitz Cano idazlearekin batera Sidecar Arima

ikuskizuna sortu du (  flamenkotik hasi eta heavy musikarainoko paleta zabalean, poema, diario zati eta bestelakoen irakurketa. Ordubete inguruko bidaia lisergiko-inpresionista. )

Iker Goenaga trikitilariaren taldekidea izan da urte askotan zehar.

Irungo Debekatua rap metal taldean parte hartu zuen (esan ozenki disketxearekin kaleratu zutelarik beraien diska).Bere formazioa gitarra elektrikoan oinarritua bada ere, egun instrumentu akustikoekin lan egiten du.

Gitarra klasikoko ikasketak burutu zituen Errenteriako kontserbatorioan eta Jazzle musika akademian gitarra elektriko eta armoniako ikasketak Sorkunde Idigoras eta Patri Goialde irakasleekin.

Arte eszenikoetan zuzendari eta musikari bezela parte artu du.

MUSIKARI BEZELA EGINDAKO IBILBIDEA:

- 1995 - 1999 : Achtung Pop taldea.

- 1995 - 2001: Debekatua Rock taldea.

- 1997 - 2002: Blusez blai Blues taldea.

- 1998 - 2008: Iker Goenagaren trikiti taldea. 

- 2008 - 2019: Drindots erromeri taldea.

- 2013 -  2019:Tenpora Taldea.

 

Gaur egun Tenpora eta Drindots taldeetako partaidea izateaz gain bere abesti propioak sortzen ari da.

FORMAZIOAK