DRINDOTS

 

  • 1981 an sortua

  • Género: Berbena

     

  • Taldekideak:
    Jon Urdangarin: ahotsa eta gitarra. Fredi Pelaez: Teklatuak eta ahotsa. Jon Arruti: baxua eta ahotsa. Beñat Barandiaran : gitarra eta Joxean Flores: bateria.

  • Lazkaon sortua.

  • Biografía:

  • Realak lehenengo liga irabazi zuen urtean sortu zen Lazkaoko taldea, 1981ean. Geroztik Euskal Herri osoko plazetan zehar ibili da gelditu gabe. Gure herri errepertorioa eta euskal musikaren doinurik berrienak ongien nahasten dituen taldeetako bat da egun Drindots. Plaza-talde klasikoa izanik, jende gaztez inguratzen joan da, eta indartsu da oraindik ere. 15-16 urterekin hasi ziren gazte haiek 1992 urtea izan zuten arrakastatsuena. Lehen diskoa grabatzearekin plaza askotara iritsi ziren, bai eta irrati eta telebistara ere. Geroztik, beste hiru lan ere plazaratu dituzte. Hona diskografia: 

    Drindots. 1992an, IZ.
    984. 1994an. Lagin.
    Made in Plazan. 1996. IZ.
    Delilah. 1998. IZ
    Hauez gain, Kilometroak, Nafarroa Oinez eta horrelako festetarako behin baino gehiagotan egin dituzte kantak.

    Hasierako musikarien eskarmentuari maila handiko musikarien gaitasuna gehituta, kalitate handiko taldea osatzea lortu dute.