LOOP ARTEAN

HERRIAK MIN EGITENDU…

 

HERRIAK MIN EMATEN DU..

 

HERRIAK MIN EGITEN DU…

 

ETA BATZUTAN..

 

MIN EMATEN DU.

 

 

 

Hitz hauekin hasten da musika eta irudiak uztartzen dituen 75 minutuko ikuskizuna. Oholtza gainean bi musikari baino ez: Hasier Oleaga baterian eta Beñat Barandiaran gitarra akustikoan, elektrikoan eta ahotsean.

Pop, Folk eta Jazz doinuak eskainiz. Musika tradizionala eta soinu garaikideak nahastuz. Zuzenean sortutako esaldi musikalak momentuan grabatuz eta Loop horien gainean inprobisatuz.

Admosfera horiek irudikatuz pantaila bat dago bi musikarien erdian. Irudimenera zabaltzen den lehio bat.

Herri mina bi musikarien arteko jolas bat da. Erritmoak eta soinu efektuak  bertsioetan eta abesti propioetan marraztuz.